COVID-19ko positibo berrien portzentajea %13ra jaitsi da Euskadin

0

Azken orduetan, konfirmatutako beste 249 positibo izan dira. Ondorioz, guztira 11.475 lagun kutsatu dira Euskadin. 1.276 gure ospitaleetan ingresatuta daude. Atzo, 134 pertsonari eman zitzaien alta.

Lurraldeka:

ARABAN, 3.075 kutsatu daude, eta horietatik 207 ospitalean daude.

BIZKAIAN, 6.239 lagun kutsatu dira, eta horietatik 790 ospitalean daude.

GIPUZKOAN, positiboak 2.161 dira, eta horietatik 279 ospitalean daude.

Apirilaren 15eko eguneratzea Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak Kasu positiboak GUZTIRA
ARABA 20 207 274 3.075
BIZKAIA 154 790 467 6.239
GIPUZKOA 75 279 161 2.161
EAE GUZTIRA 249 1.276 902 11.475

Atzo 43 hildako gehiago izan ziren Euskadin. Hortaz, 902 lagun hil dira Euskadin koronabirusaren ondorioz.

Bestalde, kasu berrien kopurua murriztu egin da, eta positiboen ehunekoak ere behera egin du, orain arteko txikiena izateraino: atzo egindako 1.849 proben % 13. Hain zuzen, orain arte proba gehien egin diren eguna da atzokoa.

Positiboen ratio baxu horrekin batera, ospitaleratzeen beheranzko joerari eutsi zaio. Atzo, 57 pertsona gutxiago ospitaleratu zituzten solairuan, eta 8 pertsona gutxiago ZIUn. Horrela, ospitaleen egonkortasun-egoera finkatu da.

Azkenik, dagoeneko 5.428 dira Euskadin sendatutako edo ospitaleko alta jasotako pertsonak.

Gaur egindako agerraldian, Mikel Sanchez Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak berretsi egin du, Osasuneko sailburu Nekane Murgak atzo zabaldutako mezuaren ildotik, beharrezkoa dela geure burua babesteko beharrezko neurri guztiak hartzea, aurretik ibilitakoan atzera egin gabe.