Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, asteartea, apirilak 14, beste 351 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 155 pertsona zigortu zituen atzo, eta udaltzaingoek, berriz, 196. Bestalde, 8 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.
Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, asteartea, 1.258 pertsona identifikatu zituen eta 1.693 geldiarazi zituen. Kontrol horietan 155 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 8 pertsona atxilotu zituen atzo.
Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 1.713 pertsona identifikatu zituzten, 2925 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 196 isun jarri zituzten atzo, asteartea, egunean zehar.
Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.