Eusko Jaurlaritza ikasturte amaierako plana bukatzen ari da

0

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Hezkuntzako Konferentzia Sektorialean parte hartu du gaur goizean

Bilera amaitzean, ezarritako eskumenetan oinarrituta, Eusko Jaurlaritza hezkuntza arloan egiten ari den lana berretsi du Uriartek. Adierazi duenez, Hezkuntza Saila plan bat amaitzen ari da, eta laster bidaliko zaio hezkuntza-komunitateari. Sailburuak azaldu duenez, ikasturte amaiera honetarako funtsezkoak diren curriculum-edukiak identifikatzeko lanean ari dira, bai eta ebaluazioetarako irizpideak eta tresnak identifikatzen ere;  edota, geletarako itzulera-aukera posibleak aztertzen ere bai, Osasun Sailak baimentzen duenerako.

Sailburuak eskertu egin du hezkuntzako profesionalak egiten ari diren lana, eta ziur agertu da guztion artean hezkuntza-komunitateak aurre egingo diola egungo egoerari.