Zaldibarko zabortegian Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboari buruzko informazioa

0
PRUEBA

Otsailaren 6tik, hau da, lur-jausia gertatu zen egunetik, Segurtasun eta Larrialdietako Zerbitzuek (Segurtasun Sailekoek zein Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek) egindako lehen bilaketa- eta erreskate-lanen ondoren, lantalde bat eratu zen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak ezarritako legeesparruaren babesean, lerradura egonkortzeko eta Bilaketa Operatiboaren segurtasuna bermatzeko beharrezkoa zen Obra Zibilari ekiteko.

Era berean, Interbiak-ek, AP-8 autobidearen segurtasunaz arduratzen den Bizkaiko Foru Aldundiko erakundea den aldetik, hari eragiten zion lur-jausi mihiari zegozkion segurtasun-lanei ekin zien.

Jarduketa-eremuak ere sailkatu ziren, alde batetik, uharrian, egonkortzeeremuetan, eta, bestetik, B zona izena hartu zuten bilaketa-eremuetan:

D1 lur-jausiaren lerraduran [autopistaraino iritsi zena]:

  • B1 eremua zabortegiko sarbidearen inguruan: baskula eta putzua, 1, B1.2 eta B1.3 azpieremutan banatuta;
  • B2 eremua, edo baltsa eta baskula dauden lekuaren azpiko aldea;
  • B3 eremua, autopistatik hurbilen dagoena.

D2 lur-jausiaren lerraduran [baserritik gertu dagoena]:

  • B4

Zabortegiaren hegoaldeko zatia:

  • Egonkortze-eremuak: 5. eremutik 9. eremura, zabortegiaren goiko alde osoa hartzen dute, eta bilaketa-eremuak baino kota altuagoetan daude.

Bi hilabete hauetan, Alberto Sololuze eta Joaquín Beltrán bilatzeko lanak egiteaz gain, obra zibileko lan handiak egin behar izan dira zabortegiari berari datxezkion arazoak konpontzeko:

  • Zabortegiaren goiko aldean gertatu zen sutea itzaltzeko lanak.
  • Aire-kontrolak, hasierako sutearen ondoriozkoak, eta uren kontrola, kutsadura-fokuak saihesteko. [Airearen kalitatea eta uraren kalitatea kontrolatzeko planari buruzko informazio guztia Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren, IHOBEren eta Uraren Euskal Agentziaren web-orrietan argitaratu da]
  • Jariatze-uren kanalizazioa berreraikitzea; hori funtsezkoa izan da otsaileko eurite handiak biltzeko batez ere.
  • Lixibiatuak eta ur-masak kontrolatzea, zeuden azpiegiturak berreskuratuz eta berriak eraikiz.
  • Bilaketa-operatiboan ateratako materialak biltzeko segurtasundeposituak gaitzea, 140.000 m ³ eta 160.000 m ³ -ko edukierarekin, hurrenez hurren. [Lehenengoa gaituta eta erabiltzen, bigarrena gauzatzeke].
  • Sartzeko bideak eraikitzea eta zabortegiaren beraren barnekomunikazioa

Aurreikusitako obraren aurrekontua, aipatutako kontzeptu guztiak barne, materiala biltzeko bi gordailuak eta Bilaketa Operatiboari soilik lotutako beste kontzeptu batzuk izan ezik, 6.871.376 eurokoa da, sei hilabetetan proiektatua [otsaila-uztaila]. 

BILAKETA ETA LAN ERAMUEN ZEHAZTAPENA 14/04/2020

BILAKETA-GUNEETAN BERRIKUSITAKO MATERIALE GUZTIA 13/04/2020