Atzo eginiko 10 probatik ia 9k negatibo eman zuten COVID-19an

0

Azken orduetan, konfirmatutako beste 315 positibo izan dira. Ondorioz, guztira 11.790 lagun kutsatu dira Euskadin. 1.213 gure ospitaleetan ingresatuta daude.

Lurraldez lurralde:

ARABAN, 3.118 kutsatu daude, eta horietatik 193 ospitalean daude.

BIZKAIAN, 6.442 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 741 ospitalean daude.

GIPUZKOAN 2.230 dira positiboak, eta horietatik 279 daude ospitalean.

Apirilaren 16ko eguneratzea Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak Kasu positiboak GUZTIRA
ARABA 43 193 290 3.118
BIZKAIA 203 741 489 6.442
GIPUZKOA 69 279 177 2.230
EUSKADI GUZTIRA 315 1.213 956 11.790

Atzo beste 54 hildako izan ziren Euskadin, eta guztira, beraz, 956 lagun hil dira Euskadin koronabirusaren ondorioz. Bestalde, 5.813 lagun dira osatuta edo alta emanda daudenak.

Behera egin du berriz ere positiboen ehunekoak ere, orain arteko txikiena izateraino; atzo egindako 2.971 proben % 11, eta horrek esan nahi du 10 probatik 9k emaitza negatiboa izan zutela. Guztira 45.033 test egin dira orain arte.

Behera egiten jarraitzen dute ospitaleratzeek, eta atzo herenegun baino 63 pertsona gutxiago zeuden ingresatuta.

Gaur egindako prentsaurrekoan, Mikel Sánchez Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak nabarmendu duenez, datu horiek guztiek soilik egiaztatzen dute bere horretan eta inolako zirrikiturik utzi gabe eutsi behar diogula gure ahalegin eta konpromiso indibidualari eta kolektiboari, horixe baita pandemia gainditzeko modu bakarra.

Sánchezek azpimarratu du Osasun Saila eta Osakidetza, eta Jaurlaritza osoa, ahalik eta test gehien egiteko etengabe egiten ari diren ahalegina, bai antolaketa asistentzialean bai ikerketaren eta berrikuntzaren esparruan ere, proba-erreminta berriak izan ahal ditzagun.