Barakaldoko Enpleguko eta Gizarte Kohesioko Zinegotzigoak arreta psikosoziala eta sozioedukatiboa eskaintzen dute konfinamenduaren eragina apaltzeko

0

Badakigu egungo konfinamendu-egoerak eragin berezia duena haurrengan, eta bereziki egoera partikularrak (autismoa, hiperaktibitatea, arreta-defizita ¿) dituztenengan, edo zailtasun ekonomikoak dituzten familiengan.  Hori dela eta, Barakaldoko Udaleko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloko Zinegotzigoak  bi zerbitzu berri jarri ditu abian telefono bidez arreta psikosoziala eta sozioedukatiboa eman dadin, eragin psikologikoa apaltzeko eta familia horiei bizitzen ari garen egoeran laguntzeko.

Juan Antonio Pizarro zinegotzi ordezkariak azaldu duenez, «Haur, Gazteria eta Familia udal saileko psikologo eta gizarte hezitzaile talde bana arduratzen da bi zerbitzu horiek emateaz.  Arreta emateko egunak eta orduak astelehenetik ostiralera dira, 08: 00etatik 15: 00etara «.

Zerbitzu horiek edozein familia barakaldarrek ere erabil ditzake. Izan ere, hau ez da erraz eramateko egoera. «Haurren egoerak kezkatzen gaitu bereziki. Hilabete daramate etxean lagunekin jolasteko, kirola aire librean egiteko edo eskolara joateko aukerarik gabe. Beharrezkoa da etxetik ez ateratzea beren osasuna babesteko eta birusaren hedapena saihesteko, baina saihestu nahi dugu nolabaiteko larritasuna edo hezkuntza arazoak sortzea, bai haurrengan, bai haien gurasoengan «, esan du Pizarrok.

Arreta psikosozialerako telefonoa 944374597 da. Esku-hartzeak espezifikoak eta laburrak dira, eta egungo egoera dute ardatz. Antsietatea edo jada hil den pertsona maite bati lagundu ezin izanaren ezintasun-sentsazioaren gisako gaiak lantzen dira.  Beste baliabide espezializatu batera bideratzeko beharra edo esku-hartze psikologiko jarraituaren beharra baloratzen bada, proposamena bide egokietatik bideratuko da.

Arreta sozioedukatiboari dagokionez, 688768032 telefonoaren bidez ematen da. Zerbitzu honen helburua da laguntza, orientazioa eta informazioa ematea familia-gatazken aurrean edo hezkuntza-esparruko zailtasunen aurrean (baliabide teknikorik eza edo gurasoek seme-alabei jarraipena egiteko dituzten zailtasunak), eta denbora antolatzen eta aisialdia positiboki baliatzen.