Barakaldoko Udalak etxetik egiteko kultur programazioak kaleratu ditu

0
Jarduerak www.barakaldo.eus webgunean eta udaleko gizarte sareetan aurki daitezke, bideo, tutorial, ipuin edo liburu elektronikoetarako esteka zuzenekin. ‘Kulturarekinetxeangeratu’ izeneko ekimenaren helburua barakaldarrei konfinamenduan kultur jarduerak eskaintzen jarraitzeko aukerak eskaintzea da.

‘Kulturarekinetxeangeratu’ programaren helburua barakaldarrei konfinamenduan kultur jarduerak egiten jarraitzeko aukerak eskaintzea da. Ekimen honen bidez, herritarrei kultur programazio oso eta askotarikoa eskaintzen zaie etxetik garatu ahal izateko, Alarma Egoeraren ondorioz ezarritako konfinamendua atseginagoa eginez.

Astero berrituko dira jarduerak eta Udalaren webgunean, www.barakaldo.eus webgunean eta udaleko gizarte sareetan (Facebook: Barakaldoko Udala eta Twitter: @infobarakaldo) aurki daitezke pdf formatu elkarreragilean, barakaldarrek yoga, gimnasia eta abarretako bideo, tutorial, hitzaldi, eskola edo jardueretara sartzeko aukera izan dezaten.»Etxean geratu behar dugu, baina gure etxeetan egonaldia sortzaileagoa, kulturalagoa eta atseginagoa izateko tresnak eman nahi dizkiegu herritarrei», adierazi du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotziak. «Era guztietako jarduerak bildu ditugu, hala nola, erakusketak modu telematikoan non bisitatu, kultura-sorkuntza, erlaxatzeko eta meditatzeko ariketak, hitzaldiak ¿ baita txikienentzako jarduera ludikoak ere, antzerkiaren, arte plastikoen eta jolasen bidez», zehaztu du zinegotziak.

Hurbileko Kultur Ekipamenduen Sareko Kultur Gelak, Kultura Zabalkundea, Arte Eszenikoak eta Txikigune programetatik sortu da proposamena, konfinamenduak irauten duen bitartean herritarrei zerbitzua ematen jarraitzeko. Tailerretako bideoak kultur ekipamenduetako irakasleek sortu dituzte.

«Herritarrak zirikatu  nahi ditugu ekimen horietan parte har dezaten, ziur baikaude kulturaren bidez egoera hau eramangarriagoa izango dela. Hazi ere egingo gara ezagutza eta teknika berriekin, eta behin normaltasunera itzulitakoan, ikasten jarraitu ahal izango dugu haiekin», adierazi du Canterok.