Egin zaizkie testak adinekoen eta desgaituen Arabako 20 egoitzatako erabiltzaileei

0

Azken orduetan, koronabirusa detektatzeko PCR testa egin zaie Arabako 20 egoitzatako erabiltzaile guztiei. Arabako ESIa progresiboki egiten ari da proba horiek Euskal Autonomia Erkidegoko egoitza guztietan.

Testa adinekoen eta desgaituen Arabako 10 foru egoitzaren erabiltze guztiei egin zaie (Zadorra, Ariznabarra, Txagorritxu, Sallurtegi, Samaniego, Lakua, Etxebidea, Goizalde, Ajuria eta Pablo Neruda); hau da, foru plazen % 87 inguru da hori. Proba, gainera, beste 9 egoitza pribatutako erabiltzaile guztiei eta lurraldeko udalerri bateko etxebizitza komunitario batekoei egin zaie.

Era berean, Osakidetza joan den astean diagnostikorako probak egiten hasi zen Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko egoitzetako langileei.