Sonia Pérez Ezquerra sailburuari elkarrizketa

0

Sonia Perez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak elkarrizketa bat eman dio Herri Irratia irratiari.

Sailburuak uste du COVID19k eragindako osasun-larrialdiak are gehiago ikusarazi digula tokiko merkataritzak gure kale, hiri eta herrien dinamizazioan eta bizitzan duen garrantzia. Sailaren ahalmena diren sektore ekonomikoek eragin handia izan dute, eta hainbat faktorek baldintzatuko dute krisitik ateratzea. Turismoari dagokionez, irteera-abiadura desberdinak izango ditugu, eta horiek munduko egoeraren araberakoak izango dira; izan ere, gure helmuga igorleak une honetan pandemoiaren eraginpean daudenen gailurrak pairatzen ari dira. «Helmuga seguruak sortu behar ditugu, garraio eta bidaiari seguruekin». Dena osasun-eskakizunek baldintzatuko dute, baina aurten barne-turismoaren sustapena bultzatuko da, hurbileko autonomia-erkidegoetatik datozen pertsonak etor daitezen. Euskadin baditugu helmuga eta baliabide profesional eta dibertsifikatuak, turista mota horiei mesede egingo dietenak.

Eusko Jaurlaritza laguntza eta informazioa ematen ari zaio sektoreari, eta hainbat neurri ekonomikotan ari da lanean. Ildo horretan, Sonia Pérez Ezquerra sailburuak adierazi duenez, «Lehenik eta behin, enpresei eta saltokiei laguntza ekonomikoa emateko neurriak lantzen ari gara, eta, ondoren, suspertzeko eta sustatzeko kanpainez gain, bonuen bidezko kontsumoa suspertzeko bigarren fasean gaude».