Ikasturtea zehar, unibertsitateko Bibliotekak Gradu Amaierako Lana (GrAL) egin behar duten ikasleentzat prestakuntza saioak eskaini izan ditu zeregin horretarako beharko dituzten baliabideak bere eskura jartzeko.
Gaur egun, UPV/EHUko aurrez-aurreko jarduera guztiak etenda dauden arren, laguntzen jarraitu nahi du Bibliotekak eta horregatik saio horietan erabiltzen eta banatzen dituen materialak argitaratu egin ditu. Hor azaltzen dira ikerketa lana egiteko urrats nagusiak: informazioa bilatzea, emaitzak ebaluatzea, erreferentzia bibliografikoak kudeatzea eta GrALa idaztea eta aurkeztea, besteak beste.
‘Itxita dioen kartelak ez digu zure zerbitzuan jarraitzea eragozten’ lelopean, Bibliotekak arindu egin ditu baliabideekiko konexioa eta digitalizatutako funts bibliografiko guztietarako sarbidea. Argitalpen horietara guztietara UPV/EHUren Bibliotekaren Katalogoaren bidez sartzen da eta katalogoan identifikatzeko baldintza bakarra da «hasi saioa» botoia sakatzea.