Zarautzen 2500 maskarila eta 300 babes-kareta baino gehiago banatu dira

0

Covid-19ari  aurre egiteko pauso txikiak ematen jarraitzen ari dira. Higiene eta distantziamendu sozialerako neurriei, babes neurriak gehitu behar zaizkie. Nahiz eta, oraingoz, derrigorrezkoa ez izan, osasun agintariek maskarilla higienikoak erabiltzea gomendatzen dute, batez ere garraio publikoa erabili behar denean.

Aste osoan zehar, Zingira Zarautz Babes Zibileko boluntarioek maskarillak banatu dituzte gure udalerriko hainbat tokitan; bai Euskotreneko geltokietan, baita Zubiaurre Zaharreko autobus geltokian ere.

Iban San Martin (EAJ-PNV) Herritarren Segurtasunerako zinegotziak adierazi duenez, «Garraio publikoaren erabiltzaileei 900 maskarilla inguru eman zaizkie. Herriko merkataritzako langileen artean 1000 maskara higieniko banatu dituzte, eta beste 500 ere eman dizkiete Santa Ana egoitzari. Guztira, 2500 maskarila baino gehiago banatu dira «.

Euskadiko Makers Komunitateak 300 babes-kareta egin eta eman dizkio Udalari, eta Babes Zibilaren eta Udaltzaingoaren artean banatu dira Zarauzko establezimenduetan. Udalak 3D inprimagailuetarako lehengaia ematen lagundu du. «Eskerrak eman nahi dizkiegu bai Zarauzko Babes Zibilari baita Udaltzaingoari ere, pandemian zehar hartutako konpromisoagatik eta egindako lanagatik. Ez dugu ahaztu behar, ezta ere, Euskadiko Makersen Komunitatea, euren tresnekin gure udalerrian jende aurrean lan egiten duten establezimenduetako langileen segurtasunari lagunduko dioten babes-maskarak sortu dituztelako», burutu du San Martinek.