Zaldibarko zabortegian Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboa jarraituz

0
PRUEBA

Gaur egun, honako hauek dira bilaketa operatiboko eremuak:

  • 1 eremua, zabortegiko lixibiatuen putzu nagusia zegoen zabalgunean. Leku horretan, orain, miaketa-, erauzketa- eta baheketa-lanak egiten ari dira 3 lan-makina talderekin, horietako bi arrasteludunak. Helburua da gune hori ahalik eta gehien garbitzea datozen egunetan, betiere 2. lerraduran [autobideraino iritsi zena] lortutako egonkortze-maila arriskuan ez jartzeko baldintzarekin. Eremu horretan, batez beste, hondakin lerraduraren geruzak 8 metroko lodiera du.
  • B2 eremua: azalera osoan 2 metro inguruko lodiera duen geruza bat arrastatu eta garbitu gabe dago oraindik. Datozen egunotan B.1.1 zonako ekipoetako bat zonalde horretara eramatea aurreikusten da, ezpondaren burutik abiatuta [lixibiatuen putzuaren zabalgunearen ertzetik], kendu gabeko hondakin guztia garbitzen eta arrastrilatzen joan dadin. Lan honek ez du zerikusirik goiko aldean karga arintze-lanak egitearekin.

  • B3 eremua: Eremu horretako azken hondakin-hondarrak garbitzen ari dira. Praktikan, bilaketa-eremu gisa, amaitua.

  • B4 eremua: Orain bilaketa etenda dago eremu horretan, lerradura horren goialdean [baserriaren eremuko 1. lerradura] egonkortasun-maila nahikoa lortu arte. Goiko aldeko karga arintzen den unean, bilaketari berrekingo zaio.
  • Bilaketa-operatiboaren ordutegia: 08:30etatik 19: 00ak arte.
  • Kentzen eta 1. biltegira eramaten diren hondakin guztiak zabortegiko lursailetan egokitu diren barne-bideetatik garraiatzen dira.
  • Zabortegira sartzeko bi bideetatik kamioiak ezinbestean igaro behar dira obrako materialak, harriztatzea, erregaia, bide-garbiketa eta logistika garraiatzeko beharretan.

BILAKETA- ETA LAN-ERAMUEN ORAINGO ITXURA 17/04/2020

             

BILAKETA-GUNEETAN BERRIKUSITAKO MATERIALE GUZTIA 16/04/2020

 

URAREN KALITATEAREN JARRAIPENA ZALDIBARKO ZABORTEGIAREN INGURUAN

Eskura ezazu URA, Uraren Euskal Ajentziaren txostena kontu honetan:

 https://cutt.ly/yt1ZIJ8

EGURALDIAREN PREBISIOA – ONDORENGO EGUNETAKO JOERA  2020/04/21