Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, larunbata, apirilak 18, beste 456 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 209 pertsona zigortu zituen atzo, eta udaltzaingoek, berriz, 247. Bestalde, 4 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.
Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, larunbata, 965 pertsona identifikatu zituen eta 1.446 geldiarazi zituen. Kontrol horietan 209 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 4 pertsona atxilotu zituen atzo.
Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 1.211 pertsona identifikatu zituzten, 1.438 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 247 isun jarri zituzten atzo, larunbata, egunean zehar.