Euskadin atzo egindako probetan %95 negatibo eman zuten COVID-19an

0
PRUEBA

Atzo arratsaldeko 20:00ak arte konfirmatutako beste 214 positibo izan dira Euskadin, eta kutsatutakoak, beraz, 12.569 dira guztira. Horietatik 999 gure ospitaleetan ingresatuta daude. Lurraldez lurralde:

ARABAN, 3.231 kutsatu daude, eta horietatik 166 ospitalean daude.

BIZKAIAN, 7.010 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 612 ospitalean daude.

GIPUZKOAN 2.328 dira positiboak, eta horietatik 221 daude ospitalean.

Apirilaren 19ko eguneratzea Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak Kasu positiboak GUZTIRA
ARABA 37 166 315 3.231
BIZKAIA 142 612 538 7.010
GIPUZKOA 35 221 209 2.328
EUSKADI GUZTIRA 214 999 1062 12.569

 

Atzo beste 42 heriotza erregistratu ziren, eta Euskadin, beraz, jada 1.062 lagun hil dira COVID-19aren ondorioz. Datu horri kontrajarrita, positiboa da kutsatuei, ospitaleratuei eta ZIUetako okupazioari buruzko datuen bilakaera.

Bestalde, kutsatuen ehunekoak behera egiten jarraitzen du egunetik egunera. Atzo guztira 3.481 test egin ziren, orain arte egindako test kopururik handiena, eta horietatik %5ek bakarrik eman zuten positibo. Guztira 54.776 proba egin dira.

Osatzen ari diren edo alta emanda dauden pertsonen kopuruak ere gora egiten jarraitzen du, eta atzo 6.972 ziren.