“Araba zain daukazu”

0
PRUEBA

Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak gaur atera du, sare sozialen bidez eta aldundiko web atariaren bidez, beste sustapen bideo bat gonbit egiten diguna gozatzera Arabako baliabide turistikoez, ostalaritzaz eta merkataritzaz, behin osasun larrialdi hau gainditu ondoren.

Ikus-entzunezko baliabide horren bidez aitortza egiten zaie arabarrei minak eta ziurgabetasunak eragindako egoera honi aurre egiteko izaten ari diren solidaritateagatik eta egiten ari diren ahalegin partekatuagatik, eta mezu positibo bat bidaltzen du etorkizunari buruz; izan ere, “denoi gogorarazten digu Araba zain daukagula hau guztiau igarotzen denean berriz ere gozatzeko hango ondareaz, naturaz, herriez, gastronomiaz, merkataritzaz…”

“Gaur inoiz baino gehiago baloratu eta etsipenez oroitzen ditugu hurbilekoa, gure ondarea eta natura, gure herriak, gure mahastiak eta upeltegiak, gure saltokiak… Ekimen honen bidez gogorarazi nahi dugu ezen Arabako eskaintza turistikoa osatzen duten sektore horiek guztiak zain dauzkagula, albait azkarren joan gaitezen”, azaldu du Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak.

Mezu horrek Arabako natura eta ondarearen irudi ikusgarriak ditu lagun: Añanako Gatz Harana, Zabalateko gaztelua, Varonatarren dorrea, Arabako Errioxako mahastiak eta upeltegiak, Urizaharreko herri harresitua, Arabako barrualdeko hondartzak, Nerbioiko ur jauzia, Gorobelgo eta Mendialdeako ikuspegiak, Vitoria-Gasteiz eta abar.

Gaurtik aurrera eta datozen egunetan zabalduko da “Araba zain daukazu” izeneko bideo hau, sare sozialen bidez eta Arabako Foru Aldundiko eta lurralde historikoko kuadrillen eta udalen, merkatarien elkarteen eta lurraldeko enpresa turistikoen web orrien bidez.

Gainera, zabalkunde kanpaina egingo da mugan dauden probintzietan eta autonomia erkidegoetan