Bilboko Udalak apirilaren 24an ospatuko den ‘Larrialdi klimatikoa eta kultura’ online mintegia antolatu du

0

Bilboko Udalak datorren ostiralean, apirilak 24, «Larrialdi klimatikoa eta kultura» online mintegia antolatuko du Europako Pyrenart proiektuaren barruan. Udala, Oloteko Sismògraf dantza jaialdiak hartzen duen proiektuaren parte da. Hau hirugarren mintegia da Europako Pyrenart proiektuaren esparruan, Feder-POCTEFAk kofinantzatua. Jardunaldi honetan, artearen historiaren, komisariotzaren, programazioaren eta praktika artistikoaren arloko adituak izango dira, eta egungo paradigma kulturala nola aldatu den azalduko du, eta kasu praktiko inspiratzaileak aurkeztuko ditu, edukiaren eta modus operandiren aldetik.

Bilboko Udala arduratzen da Pyrenart mugaz gaindiko proiektu europarraren prestakuntza-zatia antolatzeaz. Pirinioen bi aldeetako bederatzi kultura-erakundek parte hartzen dute proiektu honetan, lurralde horietako artisten eta egituren ikuspen profesionala indartzeko, eta, hala, arte eszenikoen nazioarteko sareetan sartzea errazteko. Esparru honen barruan, mintegi honen helburua da praktiketan eragina izan dezakeen konpromiso indibiduala eta kolektiboa lortzea, eta ahalegin errealak eta etengabeak egitea, proiektu, jaialdi, konpainia edo espazio eszenikoen aztarna ekologikoa saihesteko.

Gaur egungo egoerak Sismògraf jaialdia bertan behera utzi badu ere, proiektuaren alde profesionalak aurrera segitzen du. Hala, apirilaren 24an (ostirala) ospatuko da gaur egungo egoerara egokitzen jakin duen aipatutako jardunaldia, eta online egingo da. Jardunaldia jarraitzeko nahikoa izango da www.facebook.com/BilbaoKultura webgunera eta www.youtube.com/bilbaokultura helbideetara konektatzea, 11:00etatik 13:30era.

Gainera, haren jarraipena egingo dute beren sare sozialetan, eta haien webguneetara igoko dute, zuzenean ikusi ezin izan duen edonork edukia ikusteko aukera izan dezan. Ondoren, hitzaldien edukia www.pyrenart.eu webgunean eta www.youtube.com/bilbaokultura helbidean ikusi ahal izango da.