COVID-19 gaixotasuna zuten Arabako adinekoen egoitzen hiru erabiltzaile hil dira

0

Apirilaren 16ean eguneratu ziren azken datuen arabera, COVID-19 gaixotasuna zuten Arabako adienekoen egoitzen beste 3 erabiltzaile hil dira. Heriotza horien arrazoia da zenbait egoiliarren osasunak okerrera egin duela azken asteetan. Heriotzak ospitaleetan nahiz egoitzetan bertan gertatu dira. Era berean, jaitsi egin da kutsadura kopurua test gehiago egiten ari diren une honetan, eta, guztira, 60 egoiliar sendatu dira jada koronabirusetik.

Koronabirusak sortutako osasun krisia hasi zenetik, guztira 131 pertsona hil direla kontabilizatu da. Haietarik, 72 zentro pribatutan bizi ziren, beste 57 foru egoitzetan eta gainerako 2ak gure lurraldeko udal zentroetan.

Bestalde, gero eta gutxiago dira kutsatuak (355); izan ere, COVID-19k kutsatutako 21 erabiltzaile gutxiago dira aurreko egunaren aldean.

Egoitzek pertsona horietatik 21 ospitaleetara bideratu dituzte, osasun egoera larrian egoteagatik, eta koronabirusa daukaten pertsona gehienak (334) artatzen ari dira. Positibo eman duten kasuetatik, 207 Araban dauden zentro pribatuetako erabiltzaileak dira, 140 foru egoitzetan bizi dira, eta gainerako 8 pertsonak lurraldeko udal ekipamenduetan.

Zentro horiek 3.900 plaza inguru dituzte 96 ekipamendutan banatuta, egoitzen, etxebizitza komunitarioen eta apartamentu tutelatuen artean. Lau egoitzatik hiruk ez dute COVID-19 kasurik erregistratu.