‘COVID-19aren eraginari aurre egiteko estrategiak’ gida atera dute

0
PRUEBA

Bizkaiko startupek badute dagoeneko tresna berri bat koronabirusak sortutako zalantza-egoera gainditzeko. Beaz eginiko «COVID-19aren eraginari aurre egiteko estrategiak» gidan, estrategia eta proposamen batzuk egiten dira, besteak beste, hauek: finantzaketa-bide berriak bilatzea, dibertsifikazioaren aldeko apustua egitea, bezero berriak erakarri eta fidelizatzea, edo taldea sendotzea.

COVID-19aren ondorio ekonomikoetako bat da aldatu dela enpresek erabakiak hartzeko testuingurua, lehen egonkor samarra zena. Krisiaren eraginak hainbesteko ziurgabetasuna sortzen duenez —batez ere startupetan—, lehenengo pentsamendua da nola iraun. Adituen iritziek, hala ere, nabarmentzen dute perspektiba hartu behar dela, eta igaroko den gertaera puntualtzat hartu behar dela krisia. Aho batez uste dute, era berean, ekosistema ekintzailea prest dagoela erronkari erantzuteko, eta startupek berrikuntza eta erreakzio-gaitasun azkarra dutela beren ADNan.

Ez da erraza izango, baina ekintzailetzan aditu direnek animatzen gaituzte ekitera aukera berrien bila, neurri egokiak hartuz; ziur daude startup ugari, eragozpenak gainditzeaz gainera, indarturik irtengo direla egoera honetatik.

Ekonomia Sustatzeko Sailak eta Beazek lanean jarraitzen dute Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei eta ekintzaileei laguntzen. Gida hau beste baliabide bat da, eta gehitu behar zaio enpresa eta autonomoei laguntzeko neurri ekonomikoen katalogoari; neurriok Beaz sozietatearen web-orrian, Bizkaiko Foru Aldundiaren web-orriko COVID-19ari buruzko atal espezifikoan (www.bizkaia.eus) eta BizkaiUP app-ean (doan eskura daitekeena IOS edo Android sistema eragilea duten gailu mugikorretarako).