COVID 19aren krisia dela eta Euskadiko Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren koordinazio bilera

0

Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuorde Jon Azkue, gaur, CCOO, UGT eta Confebaskeko ordezkariekin bildu da, COVID-19aren krisian Elkarrizketa Sozialeko Mahaiko Lantaldeek planifikatutako jarduketen egokitzea koordinatzeko, eta lan-jarduera berriz hasteko prozesuaren martxa analizatzeko, baita lantokietan jarduera modu seguruan abian jartzeko jarduketa-gida ezartzea analizatzeko ere.

Lan Zuzendari Elena Perezen, OSALANeko Zuzendari Nagusi Lourdes Iscarren eta Euskadiko Laneko Ikuskatzailetzako arduradun Iciar Gonzalezen presentziak lantokietan birusaz kutsatzeko arriskua murrizteko ezarritako neurrien diseinuan elkarlanean jarduteko bidea indartu du.

Bileran egon dira Tomas Arrieta Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluko lehendakaria eta Borja de la Sota Idazkari Nagusia; CCOO sindikatuko Garbiñe Espejo (Ekintza Sindikaleko idazkaria) eta Fran Osuna; UGT sindikatuko Raul Arza (Idazkari Nagusia) eta Maribel Ballesteros; eta CONFEBASKeko Eduardo Arechaga (Idazkari Nagusia) eta Virginia Mugica.

Lantaldeen planifikazioa COVID-19aren krisira egokitzea koordinatzeaz gain, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko Lakuako egoitzan gaur egin den bilerara bertaratutakoei COVID-19 koronabirusak eragindako pandemiaren inpaktua —osasun-krisia eta krisi sozioekonomikoa— aritzeko Eusko Jaurlaritzak prestatu dituen laguntzen berri ere eman diete.

Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren Lantaldeentzako gizarte-eragileek proposatutako laneko plana bertan nahastuta dauden sail guztiei helaraziko diete.

Gainera, gaur Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko Lakua egoitzan egin den bileran, COVID-19 koronabirusaren pandemiak izan duen inpaktua —osasun-krisia eta krisi sozioekonomikoa— arintzeko Eusko Jaurlaritzak prestatu dituen laguntzen berri ere eman dute.