Donostiako Udalak berriro ekingo dio batzorde eta udalbatzarraren ohiko jarduerari

0

Donostiako Udalak berriko ekingo dio ohiko jarduerari hurrengo astetik aurrera, betiere, COVID-19 osasun-krisiaren ondorioz alarma egoerak ezarritako konfinamendu egoerari egokituta.

Eneko Goia alkateak udal-taldeei proposatu die jarduerari berriro ekiteko, erakundearen zein udal-talde politikoen jarduerari. Eta proposamena egin die gaur modu birtualean egindako Bozeramaileen Batzordean.

Horrenbestez, Bozeramaileen Batzordeak ohiko jarduerari ekingo dio, bai edukien bain prozeduren jarduerari, baina modu birtualean egiten jarraituko du, harik eta konfinamendu egoera amaitu arte.

Egutegiak ezartzen du apirilean eta maiatzen pixkanaka jarduera berreskuratuko dela. Hala, apirilaren 24an Bozeramaileen Batzordea egingo da eta, egun horretan bertan amaituko da proposamenak, interpelazioak, agerraldi eskaerak, eta mozio arruntak, erakunde adierazpenak, eskari galderak edo iradokizunak egiteko epea.

Era berean, egutegiak ezartzen du udal-batzordeak maiatzaren 11n eta 12an egitea modu birtualean. Aldez aurretik, maiatzaren 4an batzordeetako presidenteek bilera birtuala egingo dute udal-batzordeen deialdia egiteko eta erregistratutako ekimenak kalifikatzeko.

Bozeramaileen Batzordeak, halaber, maiatzaren 7an bilera egingo du eta, bertan, aztertuko du maiatzaren udalbatzarra egiteko aukera, baita udalbatzarraren edukiak eta formatoa ere.

Horiek horrela, bertan behera geldituko da alkateak martxoaren 30ean sinatutako ebazpena, non eta osasun krisi egoeran, ohiz kanpo, udal jarduerari buruzko informazio eta jarraipen organo gisara aritzera ezartzen zuen.