Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, igandea, apirilak 19, beste 432 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorio den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 185 pertsona zehatu zituen atzo, eta udaltzaingoek, berriz, 247. Bestalde, 9 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.
Ertzaintzak, alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, igandea, 637 pertsona identifikatu zituen eta 823 ibilgailu geldiarazi zituen. Kontrol horietan 185 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 8 pertsona atxilotu zituen atzo.
Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 947 pertsona identifikatu zituzten, 960 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 247 isun jarri zituzten atzo, igandea, egunean zehar. Horrez gainera, pertsona bat atxilotu zuten.