Euskadik ekainean maskara-ekoizpena bikoiztuko du

0

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak gaurkotasuna errepasatu du Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan. Tapiak adierazi duenez, «ekainerako maskara ekoizpena bikoizteko aukera izango dugu, eta Euskadin ekoitziko dira, Euskadirentzat. Ekoitziko diren maskaretatik, 10 miloi espainiar estatura bideratuko dira, eta beste 10 milioiak Euskadiko beharrei erantzuteko izango dira.

Funtsezkoa da sistema soziosanitariotik maskara espezifikoagoak eskura izatea. Eta horri ere ekin diogu. Euskaditik ekoizpena handitzen ari gara, bai arlo soziosanitarioari erantzuteko, bai produktiboari eta, oro har, biztanleriari.

“Une honetan Tknika ari da maskarak homologatzen; Euskadin pentsatu, diseinatu eta ekoiztutako maskarak dira. Gure osasunaz eta biztanleriaz arduratzen ari den ekipo guztiak ditu beharrezkoak diren baliabidak, etorkizunean maskarak hornitzeko. Hori eskertzekoa da.”

Deseskalada

Era berean, sailburuak Espainiako Gobernuari buruz esan du, Lehendakariak aurreratu bezala, “gauzak egiteko beste modu bat ezarri behar dela, elkarlanean lan egin eta koordinatu nahi badugu. Denok ontzi berean gaude, eta beste modu batean laguntzen eraginkorragoa izan liteke”.

Sailburuak Alemania jarri du deseskalada dezsentralizatuaren adibide gisa: “Errealitate sozio-ekonomikoari baina, batez ere, osasunari dagokionez, deseskalada bat egin dezakegu Alemania bezalako estatu deszentralizatu bati begira, neurri zorrotzagoekin edo ez bakoitzaren errealitatearen arabera. Espainiako Estatuak beti esan izan du Europako deseszentralizatuenetako bat garela; izan ere, praktikan jartzen badugu, ez da leialtasunik eza.

Jardueraren itzulera

Ekoizpena pixkanaka eta kontu handiz hasi da normaltasunera itzultzeko bidea egiten. Gaur jarduera gehiago espero da eta garraioan segurtasuna bermatzen ahalegintzen ari gara. Maiztasunak handitu dira eta segurtasun pertsonaleko neurriak gorde dira. “Ekonomia eta Osasuna bateragarri egitea, hori defendatzen dut konbentzituta nagoelako; aitzitik, gero eta gehiago entzuten ari dira eusten diren bi elementu diren ahotsak, eta ekonomia produktibo bat behar dugu, gure osasun sistemari eusteko.”