Eusko Jaurlaritzak Getxoko Udalari 478.398€ gehiago eman dizkio Gizarte Larrialditarako Laguntzetarako

0

Eusko Jaurlaritzak Getxoko Udalari 478.398€ gehiago ematea onartu du Gizarte Larrialditarako Laguntzen artean banatzeko, COVID-19aren krisiak ziurrenera eragingo duen eskaeren hazkundeari aurre egiteko. Diru-kopuru hori gehituko da urtearen hasieran emandako 68.705€-koari.  Edozen kasutan eta urtero bezala, behar izanez gero, udalak bere fondoetatik ipintzen du urtean zehar eskatutako GLL guztiei erantzuna eman ahal izateko.

Aldizkakoak ez diren laguntza horiek Eusko Jaurlaritzaren konturako prestazioak dira eta Udal Gizarte Zerbitzuek bideratu, gestionatu eta ordainketak gauzatzen dituzte,  gastu arrunt eta ezohikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonentzat, gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko edo saiheste aldera.

Urteko lehen hiruhilekoan udalak 168.531€ banatu ditu, 92 familia unitateri emandako 245 laguntzaren  artean. Horietatik 70 GLL etxebizitzaren mantentze gastuetarako izan dira, beste 69  energia gastuetarako, 48 oinarrizko beharretarako eta 38 alokairu eta ostaturako. Gainontzekoak instalakuntzetarako eta konponketetarako, elektrotresnak erosteko eta zorpetzeari aurre egiteko izan dira.