IVAPek 20.000 euroko bi laguntza emango ditu administrazio publikoarekin, zuzenbide publikoarekin edo administrazio-zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa onenentzat

0

Gobernu Kontseiluak, gaur, 2020-2021erako Administrazio Publikoarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa sustatzeko bi laguntzen deialdia onetsi du. Helburua “ikerketa-arlo horiek suspertzea eta, burutuko diren lanen bitartez, EAEko administrazio publikoen eraginkortasuna eta efizientziar areagotzea” da.

Guztira, IVAPek 20.000 euro bideratuko ditu IVAPen Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuak esleitu eta kudeatuko duen laguntza bakoitzerako.

Laguntzak IVAPen “2020ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa”n sartzen dira, eta hilabetez eskatu ahalko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen direnetik. Elektronikoki izapidetu beharko dira, IVAPen orrialdean (www.ivap.euskadi.eus).

IVAP

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) xedeetako bat honako hau da: “Euskal Herriko Herri-Arduralaritzen azterpena, irakaskuntza eta horien legearen, dirubideen eta estatistikaren aldeetatikako bereizitasunak ezagutaraztea; eta Arduralaritza-Zientziari buruzko ikerketa, irakaskuntza eta ezagutaraztea, eta Euskal Herriko Arduralaritza berezietan sarraraztea”.