Araban adintsuen egoitzen 70 erabiltzailek gainditu dute COVID-19

0

Datuen azken eguneratzean, apirilaren 20koan, COVID-19ren positiboa zen Arabako zahar egoitzen erabiltzaile baten heriotza erregistratu da. Era berean, 70 egoiliar sendatu dira jada koronabirusetik eta pixka bat handitu da pertsona kutsatuen kopurua.

Koronabirusak sortutako osasun krisia hasi zenetik, guztira 132 pertsona hil direla kontabilizatu da. Egoitzetan nahiz ospitaletan hildako 132 pertsona horietarik, 71 zentro pribatutan bizi ziren, beste 59 foru egoitzetan eta gainerako 2ak gure lurraldeko udal zentroetan.

Bestalde, pixka bat handitu da pertsona kutsatuen kopurua (346); izan ere, COVID-19k kutsatutako erabiltzaile zortzi gehiago dira aurreko egunaren aldean.

Egoitzek pertsona horietatik 22 ospitaleetara bideratu dituzte, osasun egoera larrian egoteagatik, eta koronabirusa daukaten pertsona gehienak (324) artatzen ari dira. Positibo eman duten kasuetatik, 205 Araban dauden zentro pribatuetako erabiltzaileak dira, 132 foru egoitzetan bizi dira, eta gainerako 9 pertsonak lurraldeko udal ekipamenduetan.

Zentro horiek 3.900 plaza inguru dituzte 96 ekipamendutan banatuta, egoitzen, etxebizitza komunitarioen eta apartamentu tutelatuen artean. Lau egoitzatik hiruk ez dute COVID-19 kasurik erregistratu.

Desgaitasuna duten pertsonen egoitzen eremuan, 35 kasu positibo daude zentro horietan, eta COVID-19 duten 3 pertsona daude ospitaleratuta. Azken orduotan, suspertutako beste pertsona bat erregistratu da.Horrenbestez, pertsona horietako hiru sendaturik daude, koronabirusa gaindituta.