Barakaldok 1.800 babes-pantaila banatu ditu Ezkerraldeko adinekoen egoitzetan

0

Koronabirusa aurre egiteko, 1.700 babes-pantaila banatu ditu Barakaldoko Udalak Ezkerraldeko adinekoen egoitzetan; lan horretan Purchasing Maier Group, Walterpack Group eta Tknika enpresak aritu dira, eta horiek diseinatu, fabrikatu eta eman dituzte babes-biserak, banaketa egiteko Udalaren laguntza eskatuz.

Tknikatik egin diseinua, 8 prototipoetatik abiatuta, 20.000 pantaila babesle sortu baitzituen Lanbide Heziketako hainbat zentrotan. Aldi berean, diseinua Maierri eman zitzaion. 300 pantaila orduko egiteko gaitasuna du Maierrek, eta 1.800 babes-elementu eman dizkio Ezkerraldeari. «Laguntza eskatu zigun Maierrek eskualdeko adinekoen egoitzetan banatzeko, eta hala egin dugu, ehunka pantaila babesle banatuz Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtziko Udalei, dituzten adinekoentzako zerbitzuak kontuan hartuta», azaldu du Amaia del Campo Barakaldoko alkateak.

Gainera,  1.350 maskara eta eskularru eman dizkie Udalak Barakaldoko adinekoen egoitzetako langile soziosanitarioei .»Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu Maier, Walterpack Group eta Tknikari egin diguten dohaintzagatik. Barakaldon adinekoen egoitza ugari ditugu, eta pandemia honetan sektore ahulenetako bat da; horregatik, pantaila horiek oso ondo hartu dituzte langile soziosanitarioek «, azaldu du Del Campok.