Euskal zinemak munduko animazio-jaialdi ezagunenean parte hartuko du. Bertsio digitalean gauzatuko da lehiaketa, ekainaren 15etik 20ra, eta Eusko Jaurlaritzak babestutako bi film labur egongo dira ikusgai. Alberto Vázquez-en ‘Homeless Home’ eta Izibene Oñederraren ‘Lursaguak. Bizi-eszena’ dira hautatutako lanak.