Bilboko Udalaren Hiri Berroneratzearen Saiak lanean dirau

0

Bilboko Udalaren Hiri Berroneratzearen Saiak, SURBISAren bitartez, lanean dirau bitarteko telematikoen bidez. Aurrez aurreko arreta, Erronda kaleko bulegoetan, bertan behera utzita dago, baina, hala eta ere, SURBISAk (Bilboko Hiri Berroneratzerako Sozietatea) berari dagokion eremuko herritarren eskura jartzen ditu telefono bat eta posta elektronikoko helbide bat, kontsultak egiteko edo gure zerbitzuak eskatzeko modua izan dezaten. Izan ere, atzenengo aste hauetan, pertsona askok jo dute udal-sozietatera surbisa@surb.bilbao.eus helbidearen edo 94 415 99 55 telefonoaren bidez.

Egoera honetan, salbuespenezkoa izan arren, Surbisak lanean dirau, bere xede bikoitzari ekinez. Alde batetik, lan eginez ondare eraikia segurua, irisgarria eta eraginkorra izan dadin eta kalitatezko etxebizitzak eskain ditzan. Eta, bestetik, udal sozietatearen eragin arloetan elkarbizitza sustatuz. Azken asteotan bitarteko telematikoak erabiliz egin diren kontsultak bi norabidekoak izan dira, eta guztiak ere Surbisaren eremukoak: Zazpi Kaleak, Gurutze auzoa, Bilbo Zaharra, Trenbide auzoa, Irala, Olabeaga, Zorrotzaurre eta Zazpilanda.