Donostiako Udalak plan integral bat jarri du abian ekonomia suspertzeko

0

Krisiaren aurkako Plan Ekonomiko bat (PREK) diseinatu du Donostiako Udalak, Donostiako Sustapena baltzuaren bidez. Hainbat neurri biltzen ditu plan horrek, COVID-19k eraginiko krisiaren ondorioz Donostian jarduera ekonomikoa murrizteak edo uzteak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko.

Eneko Goia alkateak adierazi duenez, egungo egokieran, bi alderdi izango ditu ardatz Udalak, ahalegintzeko orduan: lehena, gizarte zerbitzuak; bigarrena, ekonomia suspertzea.

Hori guztia, ekonomiaren eta aurrekontuen ikuspuntutik oso konplexua den egoera batean. Hala, 70 milioi euroko desoreka izango duen aurrekontu proiekzio bat egin du Udalak 2020rako onarturiko aurrekontuarekiko.

Era berean, dei bat egin die donostiarrei, tokiko merkataritza ‘salbatzen’ esku har dezaten, hurbileko merkataritzan kontsumo kontzientea eginda, Donostiako oinarrizko sektore horri berreskuratzen laguntzeko.

Bestalde, PSE-EEko bozeramaileak eta Hiri Proiektuetako zinegotzi Marisol Garmendiak nabarmendu duenez, “konfinamenduaren ondorioak gehien jasan dituzten tokiko sektoreak babesteko” borondatea du Udalak. Horietako bat, zalantzarik gabe, tokiko merkataritza da, Donostiako merkataritza txikia; hura sendoa ez bada, ezin baitugu ulertu gure hiriaren garapena. Herritar bakoitza bere auzoko eta kaleko dendei laguntzeko garaia da. Hurbileko merkataritza, Donostiako ekonomia eta enplegurako oinarrizkoa, ia 9.000 langilek baitihardute negozio horietan”.