Donostiako Udaltzaingoak amaitutzat emango du igande honetan hiriko haurrei zorionak emateko kanpaina, astelehenean umeentzako konfinamendu-fase malguago bat iristen delako eta eskura dauden baliabide guztiak egoera berria betetzen dela ziurtatzeko erabili behar direlako.
Hilabetearen hasieran abian jarritako ekimen honek oso harrera ona izan du. Beraz, aste hauetan 500 eskaerea baino gehiagori erantzuna eman ondoren, Udaltzaingoak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei.
Mugikortasun Departamentuak, berriz, hiriko adinekoen egoitzetan zoriontzen jarraituko du, bere agenteen bidez eta egoitzekin koordinatuta.