Egunero biltzen da Barakaldo Antzokia ikusleekin Facebook bidez

0

Barakaldo Antzokiak oihala igotzen jarraitzen du, oraingo honetan, birtualki bada ere. Egunero, 20:30ean jartzen du  Barakaldoko aretoak ikusleak biltzeko hitzordua, Facebookeko kontuaren bidez; eserlekuan esertzerik ez daukan publikoarekin harremanetan jarraitzeko modu bat da. Larunbatetan, saioa bikoitza da, 17: 00etan haurrentzako hitzordua antolatzen baita.

Proposamen ugari eskaintzen ditu, bai eta hainbat ziklo ere asteko egunaren araberakoak, ikusleek aukera desberdinak izan ditzaten: antzerkia, dantza, musika… Lehiaketa bat ere izango da, eta eszena-arteen munduari buruzko bitxikeriak.

Eskuko programa berezi bat egin da, zenbait atalekin:Tresneria, Dantzatzera edo Memory Teatral. Izenburu horien atzean, denetarik aurki daiteke: agertoki ebakigarri batetik hasi eta opera antzerki batekin buka.

Bideoen, artikuluen, argazkien edo beste edozein euskarriren bidez, material interesgarriak ematen saiatuko da udala, ikuslearen konplizitatea zirikatzeko.

«Antzokian berriro topo egin arte, ikusleak dibertitzea, pixka bat ikastea, asko gozatzea eta itxaronaldia motzagoa egitea da ekimen honekin lortu nahi duguna», adierazi du Rakel Olalla Barakaldo Antzokiko presidenteak.