Euskadin, guztira, 13.044 kasu konfirmatu dira koronabirusarekin, 1.124 hildako eta 7.651 berreskuratu edo alta emandakoak

0

Atzo egindako 100 probatik 6k bakarrik eman zuen positibo; bien bitartean, ospitalizazioen kopurua erdira baino gutxiago jaitsi da apirilaren hasieratik hona

Azken orduotan konfirmatutako beste 234 positibo izan dira Euskadin, eta kutsatutakoak, beraz, 13.044 dira orotara. Horietatik 905 gure ospitaleetan ingresatuta daude, apirilaren hasierarekin alderatuta, erdia baino gutxiago, alegia.

Lurraldeka, hauek dira datuak:

  • ARABAN 3.324 kutsatu daude, eta horietatik 150 ospitaleratuta daude.
  • BIZKAIAN, 7.328 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 550 ospitaleratuta daude.
  • GIPUZKOAN baino gehiago, 2.392 positibo eman dituzte, horietatik 205, ospitaleratuta.
Apirilaren 22ko eguneratzea Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak GUZTIRA  kasu positiboak
ARABA 30 150 325 3.324
BIZKAIA 173 550 579 7.328
GIPUZKOA 31 205 220 2.392
GUZTIRA EUSKADI 234 905 1.124 13.044

Atzo beste 21 heriotza zenbatu ziren, eta Euskadin, beraz, dagoeneko 1.124 lagun hil dira COVID-19aren ondorioz.

Beste egun batez, osatzen ari diren edo alta emanda dauden pertsonen kopuruak ere gora egiten jarraitzen du, atzo 7.651era iritsiz.

Atzoz geroztik, proben zenbaketa Osasun Ministerioaren eskakizunetara egokituta egiten du eguneroko buletinak. Hala, orain artean, 63.431 proba egin dira orotara, eta bakarrik atzo, 3.804 PCR eta 2.129 test azkar egin ziren. Egindako probetan izandako positiboen portzentaia, berriz, % 6ra murriztu zen.