Arabako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak datozen hilabeteotan 1,4 euro inbertituko ditu Arabako errepideen zoladura hobetzeko. Horrela, 2020ko zoladura planak, 2,2 milioi euroz hornituta, eutsi egingo dio bere aurrekontuari, COVID19aren epidemiak sortutako krisiagatik ere.
Foru Gobernu Kontseiluak errepide sare foralean errodadura geruza berrezartzeko eta hartxintxar-garaztadaz tratatzeko bi kontraturen lizitazioa onetsi du gaur, gehienez ere 1.115.510 euroko eta 263.620 euroko aurrekontuekin, hurrenez hurren. Alarma egoerarengatik etendako administrazio izapideak berriz abian jartzen direnean hasiko da lizitazio prozesua.ç
Bi kontratu horiek Arabako errepideen zoladura hobetzeko urteko plan baten osagai dira. Haren diru hornidura 2,2 milioi euro da. Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak aurten %50 handitu du bide zoladura hobetzeko inbertsioa, aurreko ekitaldiekin alderatuta, bide sareko segurtasuna indartzeko asmotan.
Hala, urteko plan horrek berekin dakarren inbertsio ahaleginari eutsi egingo zaio aurreikusita zegoen bezalaxe, bide segurtasuna legegintzaldi honetako lehentasun bat izan behar delako uste osoaz, eta orobat ekonomia pizten laguntzeko eta herrilanak gauzatzen inplikaturiko sektoreetan ahalik eta lanpostu gehien mantentzeko helburua.