Pandemiaren eta alarma-egoeraren hasiera-hasieratik, Kontsumobidek bere web-eko informazioak eguneratu ditu, kontsumitzaileak informatzeko asmoz eta haien eskubideak babesteko eta defendatzeko asmoz. Web-ean argitaratutako informazio guztia orain web-gune berezi batean bildu du, www.kontsumobide.euskadi.eus/covid19 —atariko orri nagusitik ere irits daiteke bertara—.
Covid19aren krisialdiak askotariko ezusteko egoera berriak eragin ditu eta kontsumitzaile askoren eskubideetan eragina izan du; kontsumitzaile horietako askok, ordea, ez dakite nola jardun behar duten. Web-gune horretan argitaratutako informazioak dira BOEn argitaratutako gobernuaren aginduen laburpena, Europar Batasunak egindako interpretazioak, kontsumitzaileen eskubideei buruzko argibideak, eta abar.
Informazioa da gure eskubideak babesteko lehen urratsa, eta, krisialdi-egoera batean, are garrantzitsuagoa da eskubideen defentsa.
Kontsumobidek, jakina, kontsumitzaileei on line arreta ematen jarraitzen du, bai telefono bidez, bai posta elektroniko bidez, gure www.kontsumobide.eus web-orrian ikus daitekeenez. Telefono bidezko arreta horretan, herritarrek egindako kontsultei erantzungo zaie, kontsumitzaileek egokitzat jotzen dituzten kexak eta erreklamazioak jaso eta tramitatuko dira, eta jardunbide txarrei buruzko salaketei erantzungo zaie.