Berezko master eta graduondokoak unibertsitateak berak antolatzen dituen ikasketa espezializatuak dira, malgutasunez egokitzen direnak gizartearen eskaerara. Era berean, oso lagungarriak dira karrera profesionala bideratzeko nahiz karrera horri beste norabide bat emateko. Berezko master eta graduondoko batzuk moduluka egin daitezke, eta horrela ikasleen beharrei hobeto moldatu ahal zaizkie.
2020-2021 ikasturteari dagokionez, hainbat titulu berri jarriko dira martxan. Haien artean, nabarmentzekoak dira Ekonomia Zirkularra: Aplikazioa Enpresan berezko masterra, Zibersegurtasuna 4.0 berezko masterra, Blockchain eta Bitcoin SV unibertsitateko aditua eta Blockchain Teknologia eta Kriptoekonomia masterra. Gizarte eremuan Suizidologia unibertsitateko aditua eta Etxebizitza Publikoa masterra nabarmentzen dira. Gainera, UPV/EHUk Euskararen Jabekuntza, Kudeaketa eta Hizkuntza praktikak XXI. mendean berezko masterra eta Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa unibertsitateko aditua tituluak eskainiko ditu eremu linguistikoaren barruan. Azkenik, haur hezkuntzaren arloan, Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza: Haur eta Nerabeen Babesa unibertsitateko aditu titulu berria eskainiko da
UPV/EHUk goi mailako prestakuntza eskaintzen du, kalitatezko irakasleen eta profesional espezializatuen bitartez. Eskaintza horri esker, euskal ikasleak espezializazio maila altua lor dezake etxetik gertu, berezko master eta graduondoko guztiek Unibasq-en (Euskal Unibertistate Sistemaren Kalitate Agentzia) kanpo txostena baitaukate.
UPV/EHUko berezko masterrek eta graduondokoek eduki praktiko altua dute eta ikasleak harremanetan jartzen dituzte zentro teknologikoekin, enpresekin eta erakundeekin.