Poliziak beste 287 isun jarri zituzten atzo Euskadin alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik

0
PRUEBA

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, asteazkena, apirilak 22, beste 287 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorio den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 128 pertsona zehatu zituen atzo, eta udaltzaingoek, berriz, 159. Bestalde, 10 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, asteazkena, 601 pertsona identifikatu zituen eta 960 ibilgailu geldiarazi zituen. Kontrol horietan 128 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 10 pertsona atxilotu zituen atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 1.060 pertsona identifikatu zituzten, 1.303 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 159 isun jarri zituzten atzo, asteazkena, egunean zehar.