LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak argitara eman du europar proiektu baten komunikazio egintza kudeaketa laguntza kontratatzeko baldintza-agiria, COMPET’plus europar proiektuaren esparruan. Eskualde Garapenerako Europako Funtsak finantzatutakoa da proiektu hori, INTERREG V A Espainia-Frantzia-Andorra 2014-2020 (POCTEFA) programaren hirugarren proiektu-deialdiaren barnean.
Lizitazioaren helburua komunikazio intuitiboa, parte hartzekoa eta pedagogikoa edukitzea da proiektuaren inplementazioan. Komunikazio hori publiko objektibo nagusientzat zuzendua izango da.
Lizitazioaren aurrekontua 70 000 € (zergak barne) da.
Eskaintzak egiteko epea 2020o maiatzaren 18an bukatuko da, 12:00etan.
Baldintza-orri horretarako eskaintzak bide telematikotik aurkeztuko dira soilik, AMPA Akitaniako Lizitazio Publikoen Elkartearen plataforman.