Euskadin, guztira, 13.780 pertsona daude COVID-19arekin kutsatuta, 1.193 hil dira eta 8.450 osatuta edo senda-agiria jasota

0
PRUEBA

Euskadin 344 positibo berri baieztatu dira atzo arratsaldeko zortzirak arte. Guztira, 13.780 pertsona dira kutsatutakoak. Horietatik, 801 ospitaleratuta daude. Lurraldeen arabera:

  • ARABAN kutsatuak 3.453 dira, eta horietatik 143 ospitaleratuta daude.
  • BIZKAIAN, kutsatutako pertsonak 7.828 dira, eta horietatik 475 ospitaleratuta daude.
  • GIPUZKOAN, positiboak 2.499 dira eta horietatik 183 ospitaleratuta daude.
Apirilaren 24ra eguneratua Kasu positibo berriak Pertsona ospitaleratuak Hildako pertsonak Kasu positiboak GUZTIRA
ARABA 85 143 331 3.453
BIZKAIA 195 475 627 7.828
GIPUZKOA 64 183 235 2.499
EUSKADI, GUZTIRA 344 801 1.193 13.780

Atzo, 26 heriotza gehiago zenbatu ziren eta, hortaz, COVID-19aren ondorioz hildakoak 1.193 dira Euskadin.

Gainerako parametroen bilakaera positiboa da. Hala, ospitaleen egoerak hobera egiten jarraitzen du nabarmen, atzo 37 pertsona gutxiago ingresatuta.

Bestalde, 8.459 dira osatuta edo senda-agiria jasota dauden pertsonak. Bakarrik atzo, 323 lagun izan ziren errekuperatu edo alta hartutakoak.

Azkenik, atzo 4.339 PCR proba eta 3.050 test azkar egin ziren, inoizko kopururik handiena eta, beste behin ere, egindako proben portzentaia oso baxua izan zen, % 7, hain zuzen ere. Honez gero, 73.425 proba egin ditu Osasun Sailak.