Bihartik aurrera 14 urtetik beherako haurrak ibilaldi laburrak egitera atera ahal izango dira

0

SND/370/2020 Aginduaren arabera, bihartik aurrera, apirilaren 26tik aurrera (igandea), 14 urtetik beherako haurrak ibilaldi laburrak egitera atera ahal izango dira, heldu arduradun bat eta gehienez hiru haurrek osatutako taldeetan, etxearen ingurunean. Irteera ordubetekoa izango da, goizeko bederatzietatik gaueko bederatzietara bitartean.

Erabilera publikoko edozein bide edo eremutatik zirkulatu ahal izango da, baimendutako naturgune eta berdeguneak barne, betiere adingabearen bizilekuarekiko kilometro bateko gehieneko muga errespetatzen bada eta pertsonarteko distantzia gutxienez bi metrokoa bada hirugarrenekiko. Aire zabaleko haurrentzako jolas-guneetara eta kirol-instalazioetara ezin izango da sartu. Haurrek beren jostailuak erabili ahal izango dituzte, familia-nukleoaz bestelako pertsonekin partekatu ahal izan gabe.

Kanpoko jarduera horiek, ziurrenik, haurren konfinamendua arinduko dute, eta funtsezkoena gurasoen edo ikuskatzaileen zentzu zibikoa, autodiziplina eta pertsona guztien osasunerako arriskuaren kontzientzia izango dira. Hala, Ertzaintzak modu pedagogikoan sustatuko du jarduera horiek behar bezala egitea, ezarritako baldintzetako batzuk behin eta berriz hausten diren kasuetan izan ezik, non azken baliabide gisa, antzeko kasuetan egiten ari garen moduan jardungo dugu, dagokion LSCren salaketa ezartzeari dagokionez .