Euskadik 9.400 test baino gehiago egin zituen atzo

0

Euskadin 352 positibo berri baieztatu dira atzo arratsaldeko zortzirak arte. Guztira, 14.132 pertsona dira kutsatutakoak. Horietatik, 769 ospitaleratuta daude. Lurraldeen arabera:

  • ARABAN kutsatuak 3.551 dira, eta horietatik 146 ospitaleratuta daude.
  • BIZKAIAN, kutsatutako pertsonak 8.025 dira, eta horietatik 448 ospitaleratuta daude.
  • GIPUZKOAN, positiboak 2.556 dira eta horietatik 175 ospitaleratuta daude.
Apirilaren 25ra eguneratua Kasu positibo berriak Pertsona ospitaleratuak Hildako pertsonak Kasu positiboak GUZTIRA
ARABA 98 146 332 3.551
BIZKAIA 197 448 642 8.025
GIPUZKOA 57 175 138 2.556
EUSKADI, GUZTIRA 352 769 1.212 14.132

Atzo, 19 heriotza gehiago zenbatu ziren eta, hortaz, COVID-19aren ondorioz hildakoak 1.212 dira Euskadin.

Hala, ospitaleen egoerak hobera egiten jarraitzen du nabarmen, atzo 32 pertsona gutxiago ingresatuta.

Azkenik, 4.968 PCR proba eta 4.441 test azkar egin ziren, inoizko kopururik handiena eta, beste behin ere, egindako proben portzentaia oso baxua izan zen, % 7, hain zuzen ere. Honez gero, 78.896 proba diagnostiko egin ditu Osasun Sailak.

PROBA DIAGNOSTIKOEI BURUZKO AGINDU BERRIA

Osasuneko sailburuak agindu berri bat sinatu zuen atzo, COVID-19rako diagnostiko-proben emaitzak egiteari eta jakinarazteari buruzkoa. Bertan esaten denez, diagnostiko klinikoa egiteko gaitasuna duten zentro pribatu guztiak Osasun Sailaren esku daude. Gainera, irizpide homogeneoak bermatzen dira testak egiteko eta pazienteen segurtasuna bermatzeko. Araua indarrean dago jada eta asteazkenean argitaratuko da Agintaritza Aldizkarian.