Bilboko udal musika eskolako ikasle eta irakasleek youtube kanal berria sortu dute

0
PRUEBA

Joan den martxoaren 12an, COVID-19ak eragindako osasun larrialdia dela eta, Bilboko Udal Musika Eskolak aurrez aurreko jarduera oro etetea erabaki zuen eta ordutik, maila guztietako ikasle zein irakasleak, koronabirusaren pandemiak inposatutako konfinamendura egokitu behar izan dira. Denbora honetan, zuzendaritza eta irakasleak ikasleekin harremanetan egoten saiatu dira, ahal den neurrian eskolak ematen jarraitzeko.

Zentzu honetan, eskola presentzialetara noiz itzul daitekeen zalantzaren aurrean, BilbaoMusika Eskolak hainbat neurri hartu ditu, ikasle guztiak ikasten jarraitu ahal izan dezaten, murrizketak gorabehera. Ekimen aipagarrienetako bat Youtuben BilbaoMusika Eskola Telebista abian jartzea izan da. Kanal honetan, aldian-aldian, hezkuntza-edukiak, ikasleen entzunaldiak eta eskolako hezkuntza komunitatearentzat interesgarriak diren beste gai batzuk argitaratuko dira.

Era berean, BilbaoMusika Eskolak ikasgela birtual bat ere ireki du, estranetaren bidez eskuragarri; bertan, eskolako ikasleek ikasgai bakoitzerako material didaktikoa aurkitu ahal dute, baita kontsultak egiteko irakasleen helbide elektronikoak ere.

Bestalde, gogoratu beharra dago, 2020-2021 ikasturterako matrikula oraindik berritu ez duten egungo ikasleentzat, extranetaren bidez matrikula berritzeko epea bihar bukatzen dela, apirilak 24. Ikasle berrien eskaerei dagokienez, epea apirilaren 20tik maiatzaren 17ra artekoa da, 14:00ak arte. Zozketaren emaitzak eskolako iragarki-taulan eta www.bilbaomusika.eus webgunean publikatuko dira ekainaren 8an, 9:00tik aurrera.

Matrikula baliabide telematikoen bidez egiteko zailtasunak dituzten erabiltzaileei laguntzeko edota BilbaoMusika Eskolaren jarduerekin lotutako bestelako zalantzak argitzeko, telefono bidezko arreta-zerbitzuak zabalik jarraitzen du, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.

Erabiltzaileek Bilbao Musikaren atarian 2020-2021 ikasturteko ikastaroen inguruko informazio gehiago aurkitu dezakete.