PRUEBA
Dbusek 18 metroko lau autobus artikulatu berri jarri ditu zerbitzuan. Azken asteetan egokituz joan dira, zerbitzua ematen hasi ahal izateko. COVID-19a dela eta, autobusen leku kopuru maximoa aldatu da eta autobus artikulatu berriak zerbitzuan jartzen direnean egungo autobusen leku kopuru maximoa handitu ahal izango da bidaietan.
Autobus berriak pasa den urtean flotan sartu ziren 18 metroko azken autobusen berdinak dira, baina nobedade garrantzitsu bat daukate. Autobusen erdiko aldean gurpildun aulkietarako eta haur aulkietarako erreserbatuta dauden hiru leku daude, gune horretan leku gehiago eskainita.