COVID-19 birusak sortutako egoera berrian eta Dbuseko autobusetan ordainketa arintzeko asmoz, ibilgailuaren aurreko aldean zeuden makina balioztatzaileetako bat erabili ahal izango da ordaintzeko. Makina orain arte ez zegoen erabilgarri.
Era horretan, erabiltzaileek bi makina dituzte erabilgarri autobus bakoitzean ordainketa egin ahal izateko: erdialdean kokatutako makina eta aurreko aldean dauden makina balioztatzaileetako bat.
Bigarren makina hori martxan duten lehen autobusak zirkulatzen ari dira jada, eta espero da datozen egunetan autobus guztiek aukera hori erabilgarri edukitzea. Oraingoz, gidariaren eserlekuaren ondoko txartel makina ez dago erabilgarri.
Erabilgarri dauden bi makina balioztatzaileak behar den bezala erabiltzeko, beharrezkoa da aurreko erabiltzailea baliozkotu egin dela adierazten duten argiak itzali arte zain egotea, makina blokeatuta geldi ez dadin. Ordainketa egiteko unean ere gorde egin behar da beste erabiltzaileekiko tartea.
MUGI txartelak jarraitzen du ordaintzeko modu bakarra izaten, txartelaren modalitate guztiak erabili ahal izango direlarik, eta oraindik ezinezkoa da eskudiruz ordaintzea, ez eta kontakturik gabeko EMV banku txartelarekin eta Bat eta Barik txartelekin ordaintzea ere.