Duela egun batzuk Euskalduna Jauregiak jakinarazi zuen apirilaren 26rako Jauregian, “La otra orilla” biraren barruan aurreikusita zegoen Ainhoa Arteta Tolosako sopranoaren kontzertua bertan behera geratu zela; orain, enpresa sustatzaileak kontzerturako egun berria jakinarazi du, 2021eko urtarrilaren 22an izango da, 20:00etan.
Eskuratutako sarrerek egun berrirako balioko dute. Dena den, erosleren batek bere sarreren dirua berreskuratzea gura badu, gaurtik aurrera egin ahal izango du, eskuratzeko erabilitako kanal bera erabiliz. (Oharra: Euskalduna Jauregiko txarteldegiak itxita daude bestelakorik adierazi arte. Online erosketa egin den kasuetan dirua itzultzeko eskaria info@euskalduna.eus helbidearen bitartez egin daiteke, erosketaren lokalizatzailea eta erositako sarreren kopia erantsiz).
Biraren sustatzaileak jakinarazi duenez, abaguneak kontuan izanda, ahalik eta zerbitzu onena emateko ahaleginetan ari da, egun hauetan atzeratu diren ekitaldi ugariak kontuan izanda. Hori dela eta, erantzuteko epeak ohikoak ez badira barkamena eskatu eta erakutsitako konfiantza eskertu gura du.