Alarma-egoera dela, Ertzaintzak eta udaltzaingoek beste 367 isun jarri zituzten atzo

0

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, igandea, apirilak 26, beste 367 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorio den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 166 pertsona zehatu zituen atzo, eta udaltzaingoek, berriz, 201 salatu zituzten. Bestalde, Ertzaintzak atzo bi pertsona atxilotu zituen konfinamendu-neurriak betetzen direla ziurtatzeko egin zituen kontroletan, eta udaltzaingoek ez zuten inor atxilotu.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, igandea, 609 pertsona identifikatu zituen eta 680 geldiarazi zituen. Kontrol horietan 166 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik, eta 2 pertsona arrastatu zituen.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 1.027 pertsona identifikatu zituzten, 578 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 201 isun jarri zituzten atzo, larunbata, egunean zehar.