Intxaurrondo Haurtxokoaren “Kurdistanetik Euskal Herrira” muralak irabazi du «Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 16. ekitaldian» 6-8 urteko talde muralen kategorian sari ofiziala.
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen atalak antolatutako ekimen horrek ikastetxeen eta 6 eta 18 urte bitarteko milaka ikasleren lankidetzarekin, pertsona orok askatasunez ibiltzeko eta bere bizilekua estatu baten lurraldean aukeratzeko duen eskubideari buruz hausnartzeko deia egin zuen. Hala, 2.000 haur eta gaztek baino gehiagok landu dute proposatutako gaia, jaso dituzten 1.093 marrazki eta 280 horma-iruditan.
Honako haur hauek marraztu dute «Kurdistanetik Euskal Herrira» murala: Lina El Anbi Hanif, Anuar El Monsouri El Ouarraqy, Badr Erehymy Kassam, Aura Peña Cabrera, Julen Pascual Ruiz, Faith Toluwalase Komolafe, Fahd Chikr El Ouarraqy, Elisa Caro Saenz, Luca Biggi Gómez eta Illari Wong Villena.