Bilboko Udalak baloratu eta lagundu nahi du herriko kultur ekosistemak aisiarako aukerak gure etxeetara hurbiltzeko egiten duen ahalegina. Horretarako, Bilboko Udalak hiriko erakunde eta entitateek beren kultura- agendan eskaintzen dituzten online kultur proposamenak bildu ditu, bilbaokultura.eus webgunean kontsultatu eta deskargatzeko.
Hiriko kultur eragileek beren lana bilbotarrei hurbiltzeko birasmatu behar izan dute egun hauetan. Bestalde, Bilboko Udalak, urteko 365 egunetan herritarrei kultura-jarduerak eskaintzeko eta Bilboko kultura-sektoreari laguntzeko konpromisoari jarraiki, ekimen guztiak jarri ditu martxan online agendaren bidez.
Adin, publiko eta gustu guztietarako aukerak bertan aurkitu ahal dira. Proposamenak hainbat multzotan banatuta daude: literatura eta zientzia, arte eszenikoak, museoak eta galeriak, zinema eta ikus-entzunezkoak, musika, ondarea eta folklorea.
Bilboko Udaleko Kultura Sailak bultzatutako agendan, BilbaoGazte nabarmentzen da, gazteentzako jarduerak, probak eta kirol-, zientzia- eta umore-erronkak proposatzen dituena. Idazketaren zaleek, besteak beste, Blas de Otero Bilbo Uria Nazioarteko XIII. Poesia Lehiaketari buruzko informazioa kontsultatzeko aukera izango dute hemen. Sariketan parte hartzeko aukera zabalik dago maiatzaren 30era arte.
Halaber, umorearen alde egiten dutenek, kultura-agenda honetan, Ja! Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia hainbat ediziotan parte hartu duten pertsona ezagunen hitzaldiak aurkituko dituzte. Azkuna Zentroaren online proposamenak ere AZetxean aurkituko ditu, eta eliburutegiaren webgunera sartzeko esteka erakutsiko digu; izan ere, Bilboko Udal Liburutegien sarea itxita egon arren, webguneak bere jarduerari eusten dio eta herritarren eskura jartzen ditu bere zerbitzu digitalak, etxean gure aisialdiaz gozatzeko filmak eta liburuak falta ez daitezen.
Izan ere, gure inguruko kultur erakunde askok ez dute aukera galdu nahi izan gure etxeetan igaro behar dugun denbora hori arintzen laguntzeko. ABAOk bere katalogoko titulu historikoak jarri ditu guztion eskura bere web orriaren bidez, familia guztiak opera onenaz goza dezan bere egongelatik. La Fundición-ek, berriz, atzera begiratzen du, urte hauetan lagun izan dituzten artistak gogora ekartzeko, eta Euskal Museoak bere bilduma online partekatzen du.
Bilboko Udalak eskerrak eman nahi dizkie bilbotar guztiei egoera hau hobeto eramaten laguntzeko lanean jarraitzen duten kultura-sektoreko pertsona eta erakunde guztiei.