Antonio Beristain Sariaren hamargarren deialdia egin dute

0

Euskal Herriko Unibertsitatearen Kriminologiaren Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak biktimologiako ikerketen Antonio Beristain Sariaren X. deialdia egin dute. Diziplina horri lotutako ezagutzak ulertzen eta hobetzen lagunduko duen lan zientifiko onena sarituko dute, biktimologiari buruzko ikerketak sustatzeari eta bultzatzeari begira.

Saria 2.400 eurokoa da. Ikerketa-jarduera biktimologikoaren arloan egin nahi duten 35 urte bitarteko ikertzaileentzat da saria, eta arreta berezia jarriko zaio terrorismoaren biktimen gaiari. Halaber, sari honetara aurkeztu daitezke ere zientzia biktimologikoaren arloan (bereziki, terrorismoaren biktimen arloan) egin diren eta, gutxienez bikain lortu duten, master edo gradu amaierako lanek (adin mugarik gabe). Saria Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikasturte hasierako ekitaldian emango da.

Deialdi honetan 2020ko urriaren 15a baino lehen jasotzen diren lanek bakarrik parte hartu ahal izango dute.

Oinarriak eta argibideak: ivac-krei@ehu.eus