Arabako adinekoentzako egoitzetan, gehiago dira sendatu direnak hil direnak baino

0
PRUEBA

Apirilaren 25eko datuen azken eguneratzean, apurka-apurka gora egiten jarraitzen du Arabako adinekoentzako egoitzetan COVID-19tik sendatu den pertsona kopuruak, guztira 146 egoiliarrek gainditu baitute gaixotasuna, azken eguneraketan baino hogeita lau pertsona gehiagok. Gaixotasunetik sendatu direnak gehiago dira, lehenengoz, koronabirusak jota hil direnak baino pandemia hasi zenetik.

Azken orduetan, beste bi pertsona hil dira. Koronabirusak sortutako osasun krisia hasi zenetik, guztira 136 pertsona hil direla kontabilizatu da. Egoitzetan nahiz ospitaletan hildako 136 pertsona horietarik, 72 zentro pribatutan bizi ziren, beste 62 foru egoitzetan eta gainerako 2ak 20.000 biztanletik beherako udalerrietan.

Halaber, gero eta gutxiago dira –hala egiaztatu da hilaren erdialdetik– kutsatuak; hain zuzen ere, 255 pertsona, azken eguneratzea baino 26 gutxiago, eta kopururik murritzena apirilaren 1etik emandako datuetatik. Beste egun batez, ez da egon kutsaturik.

Egoitzek pertsona horietatik 6 ospitaleetara bideratu dituzte, osasun egoera larrian egoteagatik, eta koronabirusa daukaten pertsona gehienak (249) artatzen ari dira. Positibo eman duten kasuetatik, 133 Araban dauden zentro pribatuetako erabiltzaileak dira, 114 foru egoitzetan bizi dira, eta gainerako 2 pertsonak, 20.000 biztanletik beherako udalerrietako ekipamenduetan.

Zentro horiek 3.900 plaza inguru dituzte 96 ekipamendutan banatuta, egoitzen, etxebizitza komunitarioen eta apartamentu tutelatuen artean. Lau egoitzatik hiruk ez dute COVID-19 kasurik erregistratu.