Bizkaiako Aldundiak enplegurako prestakuntza-modalitate berri bat eskainiko du online

0

Aldundiak modalitate berri bat eskainiko du enplegurako prestakuntza online egiteko, COVID-19aren pandemiak eragindako konfinamenduaren ondoriozko egoera berrira egokiturik.

Programak hamabost ikastaro izango ditu, eta teleprestakuntza-plataforma batzuen bitartez egingo da, Bilboko Merkataritza Ganberaren, Eraikune Eraikuntzaren Klusterraren, eta  Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzaren bidez.

Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko diputatuak azaldu duenez, koronabirusaren pandemiak ekarri digun errealitateak behartzen gaitu neurri ausartak hartzera eta arin erantzutera, krisi sanitarioak ahalik eta eragin txikiena izan dezan ekonomian eta enpleguan.

Merkataritza Ganberaren, Eraikune Eraikuntzaren Klusterraren, eta  Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzaren eskutik joatea erakundeen arteko lankidetzaren aldeko apustua da, enpresetako enplegu-beharrizanak ondoen ezagutzen dituenarekin batera jardutearen aldekoa. Eta, era berean, merkataritzan, industrian eta eraikuntzan jendea laneratzeko tresnak jartzearen aldeko apustua da, betiere krisi sanitarioa igaro ondorengo suspertze ekonomikoa eta sozialari begira.

Ekimen honen bidez, pertsona hauei lagundu nahi zaie: langabezian dauden eta beren negozioa abiaraziz lan-merkatura sartu nahi duten pertsonei, ekintzaileei eta lanean dabiltzan arren beren gaitasunak handitu edo indartu nahi dituzten pertsonei.

Proposatutako prestakuntza talde horietan enplegagarritasuna hobetzeko da; horretarako, ezagupen baliagarri batzuk emango zaizkie, gaitasun profesionalak hobetuko dizkietenak.